Edukira joan

Anna Davin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Davin
Bizitza
Jaiotza1940 (83/84 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBirkbeck, University of London (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksocial historian (en) Itzuli, idazlea, saiakeragilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Anna Davin (Erresuma Batua, 1940) ingeles akademikoa, komunitatearen historialaria, idazlea eta feminista da. Langile-klaseko komunitateen ikasketengatik eta politika feministari egindako ekarpenengatik eta historia idazteagatik nabarmendu da. Middlesex Unibertsitatean "Historiako irakasleriarekin" jarduera akademiko eta zientifikoak egiten ditu. Ikertzen aritzen da.[1]

Dan eta Winne Davinen alaba da, eta familia Oxforden bizi izan da, gurasoek Oxford University Press-en lan egiten zutelako. 1958an ezkondu zen; eta, gero, seme-alabak hezten aritu zen, baina hezkuntzara itzuli zen. 1966-1969 bitartean Warwickeko Unibertsitatean ikasi zuen historia. Han, 1968an, Emakumeen Askapenerako Taldeko kide sortzailea izan zen.[2]

Seme-alabak hezteko esperientziak, eta hezkuntzara itzultzeak, zera esan nahi zuen, bera "indar handiz ari zela pentsatzen klasean eta generoan".[3] 1970ean, Londresko Birkbeck Collegen PhD baterako ikasten hasi zen. Tarte horretan, Stratfordeko Emakumeak Askatzeko Taldearekin (Shrew (Musaraña) eta Pimlikoko Feminismoaren Historia Taldearekin bat egin zuen. Eta, halaber, 1970eko hamarkadan, Historiako Tailerren Mugimenduan parte hartu zuen. 1976an, History Workshop Journal aldizkariaren sortzaile izan zen.[2] 1972tik 1974ra bitartean, Londresko Hackney auzoko "Herri-autobiografietan" parte hartu zuen, ahozko historiari buruzko proiektu batean, Hackneyko Langileen Hezkuntza Elkartearekin batera antolatuta.[3]

1979an, sei asteko historiako eskolak ematen hasi zen Binghamtoneko Unibertsitatean; eta laurogeiko hamarkadan, gaueko klaseetan irakatsi zuen, Londresen. Eta, 1990eko hamarkadan, doktoregoko ikasketetara itzuli zen, eta "Work and school for the children of London's labouring poor in the late nineteenth century and early twentieth century" ("Lana eta eskola Londresko langileentzat, XIX. mendearen amaieran eta XX: mendearen hasieran)[2] tesia defendatu ondoren lortu zuen.[4] 90eko hamarkadan, Davin ikerketa-kide izan zen Middlesex-eko Unibertsitatean, eta Growing Up Poor liburua argitaratu zuen 1996an.[2]

Argitalpen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Imperialism and motherhood", History Workshop Journal 5 (1978): 9–65.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]